Historia

Espainian sortu zen rona, Granadako erreinuan, XI. mendean. Indiatik ekarritako azukre-kanaberarekin likore bat egiten hasi ziren. Lau mende geroago, espainiarrek landare hau Amerikako kontinentera ekarri zuten eta landarea hainbeste gustatu zitzaien, non hainbat eremu laborantza gune bihurtu ziren.

Ehun urte behar izan zituzten azukre-kanabera landatzen zutenek nahastea alkohola lortzeko destilatu zitekeela ohartzeko. Prozesu hau Barbados eremuan hasi zen.

Britainiarrak izan ziren Europara rona inportatzen lehenak, eta kontinente osoan eta munduan zehar hedatzen hasi zen.